ZAINDU MAITE DUZUN HORI
Euskara
Euskal Herriko hizkuntza da, zeina hizkuntza isolatua den
ahaidetasunik aurkitu ez zaiolako. Honek gure hizkuntzaren inguruko
ideia txiki bat ematen du, baina definizio horretan aipatzen ez dena
euskara Europako hizkuntza zaharrena edo zaharrenetarikoa dela aurre
indoeuropearra baita. Beraz, hizkuntza honek gaur egunean duen egoera
aztertzeko hoberena da iraganari begiratzea eta garapen historikoa
aztertzea.
Euskararen
sorrera erantzunik gabeko galdera bat da, hau da, sorrera ezezaguna
dauka. Hori dela eta, euskararen sorreraren inguruko makina bat
hipotesi plazaratu dira, esaterako, Tubalismoa (Teoria honen arabera,
hizkuntza guztiak Babeletik datoz eta euskara jatorrizko hizkuntza
litzateke). Baina hauek guztiak teoria eta asmakuntzak besterik ez
dira.
Euskal
testurik agertu baino lehen protoeuskara edo aitzineuskara existitzen
zen, hau da, gaur egunean ezagutzen dugun euskararen aurrekaria.
Ziurrenik garai horretako euskara eta gaur egungo euskara ez dute
antzekotasun handirik izango, izan ere, euskarak garai hartan ez
zuelako latinaren eragina jaso eta gaur egungoak, ordea, latinaren
eragin handia dauka. Honen adierazle da gaur eguneko euskarazko
hiztegian dauden hitzen %75-ak latinetik datozela.
Baina
euskararen Historian euskararen idazkirik zaharrena da euskararen
existentzia ziurtatzeko lehenengo froga eta idazki hau II.mendeko
epitafio batzuk dira (Gaztelaniaren lehenengo idazkia K.O.
1000.urteean aurkitu zen). Hori bai, epitafio horiez aparte beste
asko ere aurkitu dira, baina epitafioak ez ziren lehenengo aztarnak
San Millango glosak dira, gaur egungo Errioxan. Euskarak bere
eboluzio historiko propioa jarraitu zuen eta 1545.urtean lehenengo
liburuak argitaratu ziren “Linguae Vasconum Primitiae”
izenarekin. Liburu honen egilea Bernat Etxepare izan zen.
Lehenengo
liburuaren argitarapenarekin batera euskararen garatzea etorri zen
eta memento horretatik aurrera euskararen historian hainbat etapa
bereizi ziren: XVII.mendean Axular eta Sareko eskolak etapa izan zen,
XVIII.mendean Ilustrazioa eta Frantziako iraultza eta XIX.mendean
euskal pizkundea. Etapa hauek euskararen goraldiak eta txakalaldiak
markatu zituen.
XX.mendea,
ordea, nahiko mugitua izan zen. Mendearen lehen herenean pizkundearen
bigarren zatia gertatu zen garai horretan zeuden autoreek
(Resurreción Maria Izkue, Inazio Elizmendi, …) izen eta
kalitatezko lanak egin zituztelako. Halaber, 1918.urtean
Euskaltzaindia sortu zuten. Joera nahiko onean zebilen euskara, baina
gerrate zibila bukatzearekin batera Frankismoa ezarri zen eta honen
ondorioz euskarak (eta beste hizkuntza gutxituek) sekulako
errepresioa jasan zuten diktaduraren aldetik. Honek euskararen
Historian aro beltzaren hasiera suposatu zuen. Frankismoa aurrera
joan ahala, euskararen egoera okerrera egiten zuen, baina frankismoa
gainbeheran hasi zenean euskarak gutxinaka-gutxinaka burua altxatuz
joan zen. Honen adierazle izango liratekeen hainbat gertaera daude,
adibidez, 1966.urtean “Ez dok Hamairu” taldea sortu zen,
1968.urtean Arantzazuko Batzarrean hasi zen euskara batua sortzeko
prozesua edo 1972.urtea oraindik famatua den Oskorri taldearen
jaiotza.
Frankoren
heriotzarekin ez zen Frankismoa guztiz bukatu, baina ez zeukan lehen
bezalako indarrik, beraz, Trantsizioa gertatu zen. Garai honetan
euskarak ez zuen aldaketa handirik jaso baina haren bidea egiten
jarraitu zuen. Demokrazian, aldiz, euskara nolabait
indarberritze txiki bat jasan zuen, baina oraindik ere Frankismoan
ezarritako beldurragatik ez zuen burua altxatu.
Horrela,
XXI.mendera ailegatu zen eta orain bai egoerak hobera egin zuela.
Gaur egun, Euskal Herrian jende askok daki euskaraz eta hori
onuragarria da, baina gaur egunean ez da dena hain polita, izan ere,
nahiz eta euskal hizkuntza nahiko jendek dakien askok ez dute
erabiltzen eta horrek hizkeran arazoak izan ditzagun dakar.
Aurrekoari
jarraikiz, orokorrean gaur egunean euskara dakiten guztiek ikastolan
edo eskolan euskaraz ikasi dutelako da, baina ikastoletan eta
eskoletan, batez ere, idatzizko hizkuntza lantzen da, ahozkoa
zokoratuz. Honek jendeak idazkera akademikoan eroso senti daitezen
dakar eta hortik ateratzean komeriak sortzen zaizkie.
Gazteek
ahozko hizkuntza ez lantzeak euskaran hainbat hutsune sortzen ditu,
bereziki gaztelania eta frantsesaren eraginarengatik: Hasteko,
gazteok hizkuntza murritzegia daukagula; gainera, jariotasun falta
aurki daiteke gure euskaran; ergatiboaren erabilera desegokia ere
badago; erdarakadak eta frantsesarekin nahastea; egitura
morfosintaktiko desegokia; etab. Hau, lehen aipatu bezala, euskara ez
erabiltzeagatik gertatzen da, hori bai aunitzetan gurasoek euskaraz
ez dakitelako gaztelaniara ohitzen gara, baina ez da bakarrik
horregatik gertatzen.
Euskara
guztiz ez dominatzeak euskaraz ez hitz egitera bultzatzen gaitu.
Beste modu batean esanda, euskararekin eroso sentitzen ez garelako
askotan ez dugu euskara erabiltzen eta euskaraz hitz egiteko esfortzu
berezia egitea suposatzen du. Ondorioz, erosotasunagatik gaztelaniara
edo Frantsesera jotzen dugu.
Honetaz
gain, Euskara
Nafarroan normalizatzeko, lan munduan ezinbestez normalizatu egin
behar da. Horretarako, langileon hizkuntza eskubide diren euskararen
ezagutza, lan jarduera euskaraz burutzea eta lan harremanak euskaraz
garatzea bermatuko dituen hizkuntza politika eta marko legala behar
dira.
Tokiko
zein Nafarroako administrazioek ziurtatu behar dute guztion hizkuntza
eskubideak bermatzen direla, kalitatezko zerbitzuak eskainiz.
Administrazioa aitzindaria izango bada, euskaraz ere funtzionatu
beharko du hizkuntza politika eragingarria garatuz, erakundea
euskalduntzeko bitartekoak jarriz, lanpostuen araberako hizkuntza
gaitasuna zehaztuz...
Hori
guztia gauzatu ahal izateko, ezinbestez legea aldatu behar da. Gaur
egungo, Euskararen Foru Legeak, Vascuenceren Legea bezala ezagutzen
duguna, ez du bermatzen gure hizkuntza eskubideak bermatuko direnik,
ezta denok eskubide berdinak ditugunik ere.
Hau,
Nafarroako parlamentuak hizkuntzaren estatusaren inguruan 1986an
onartutako
legea da, eremuka ofizialtasuna sailkatzen duena eta horren arabera
hezkuntza arloan eta administrazioan haren presentzia edo absentzia
ezartzen duena.
Lege
honen arabera, Euskara koofiziala da Nafarroako eremu euskaldunean.
Era berean, Nafarroako berezko hizkuntzatzat euskara nahiz gaztelania
hartzen ditu 2. artikuluan. Euskararen erabilera zehazten eta
mugatzen du. Helburu bezala, honakoak aitortzen ditu 1. artikuluan:
- Herritarrek euskara erabili eta erabiltzeko eskubidea babestu eta eraginkor bihurtzeko tresnak zehaztu.
- Euskararen berreskurapena eta garapena babestu, bere erabilera sustatzeko bideak ezarriz.
- Euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun, mailakatze eta begirune irizpideak jarraituz, betiere errealitate soziolinguistikoaren arabera.
Legearen
I eta II tituluek egiten duten erregulazioa Nafarroako Foru
Erkidegoko eremukako banaketaren araberakoa da:
–
Eremu euskaldunean euskara hizkuntza ofiziala da, eta
biztanleriaren % 59 da elebiduna.
– Eremu
mistoan euskara ez da ofiziala, baina hainbat eskubide ditu. Bertako
biztanleriaren % 10 elebiduna da.
– Eta
eremu ez-euskaldunean euskara ez da ofiziala eta ez du inolako
eskubiderik. Biztanleriaren %2 bakarrik da elebiduna.
Ikus
daitekeenez, eremuaren arabera, herritarrek eskubide ezberdinak
dituzte eta, beraz, honek izugarrizko kaltea eragiten dio euskarari,
oztopoak handitzen baitira, batez ere eremu ez euskaldunetan.
Nafarroako
euskalkiak babes berezia izan behar dute legearen arabera. Legeak ez
ditu euskalkiak zehazten, baina ikerketa ezberdinen arabera,
Nafarroan gaur egun hegoaldeko eta iparraldeko Goi-nafarrera
erabiltzen
dira. Honez gain Gipuzkera,
Lapurtera,
hegoaldeko Behe-Nafarrera eta iparraldeko Behe-Nafarrera ere
erabiltzen dira eremu txikiagotan.
Beraz,
lege hau euskararen erabilera suspertzeko oztopo bat da, herritar
guztiok garelako hizkuntza-eskubideen jabe. Bizi zaren tokiaren
arabera eskubideak aitortzea etikoki eta politikoki zitala da. Izan
ere, euskara ezagutzen duen herritarrak erabiltzeko eskubidea duen
bezalaxe, ezagutzen ez duenak hau ikasteko eskubidea ere badu. Eta
lege honek, herritarra bizi den tokiaren arabera, horretarako debekua
ezartzen du. Ondorioz, guztiz beharrezkoa da euskararen alde
diharduten sektoreek politika komun eraginkor zentzudun bat
bultzatzea euskara Nafarroan berreskuratu eta garatzeari begira.
Nafarroako
eskoletan hizkuntza eredu ereduek ere eragina daukate:
– A
eredua: Irakaskuntza gaztelaniaz da eta euskara eta ingelesa
irakasgai ditu.
– B
eredua: Zikloaren arabera, gai batzuk euskaraz ematen dira eta beste
batzuk gaztelaniaz. Ingelesa irakasgai bezala ematen da.
– D
eredua: Irakaskuntza osorik euskaraz ematen da, gaztelania eta
ingeleseko irakasgaiak izan ezik.
– G
eredua: Ez da euskara ematen.
Hauei
gehitu behar zaie, ingelesa bultzatzeko asmoarekin, azken
ikasturteetan sortu dituzten beste lau ereduak: British, TIL, TIL-A
eta TIL-D. Hauetan, ereduaren arabera, ikasketen portzentaje bat
ingelesez egiten da. Beraz, euskara da hizkuntzarik kaltetuena gure
hezkuntza sisteman.
Nafarroako
Unibertsitate Publikoko ikasleen kasuan, azpimarratu beharra dago
unibertsitatean ez dagoela euskaraz ikasteko eskaintzarik, bi gradu
baitaude euskara hutsean, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako
irakasleen graduak, hain zuzen ere eta honek suposatzen duena da
jende erdaldun gehiagorekin harremantzea eta beraz, giro erdaldunetan
barneratzea. Hau gutxi balitz, administrazioan ez dago ia inor
euskaraz dakiena, eta egunerokotasunean erabiltzen den zerbitzuan,
hots, kafetegian, ez dago zerbitzari bakar bat ere ez euskalduna.
Nafarroan
bizi dugun egoera honek eragin zuzena dauka euskararen irakaskuntzan
eta hedapenean.
Hala
ere, pozgarria izan da aspaldiko aldarrikapen bat gauzatzea: D eredua
Nafarroa osoan eskaini da, hori bai, momentuz konbentzimendu,
planifikazio eta baliabide eskasekin. Euskara normalizatzeko,
ikasleek euskaldun eleanitzak izan behar dute, eta egun helburu hori
betetzen duen eredu bakarra D eredua da, baina ez da bultzatzen ari
behar den bezala. Aldi berean, zonalde ez-euskaldunean azken
hamarkadetan D ereduaren lekuko bakarrak izan diren ikastolak
momentuz ez dira jasotzen ari merezitako babes instituzionalik, eta
ez dira garatzen ari. Are gehiago, itunduak diren heinean, ikastolak
eta beren langileak murrizketa gehiago pairatzeko zorian daude.
Euskararen
egoera oso ezberdina da aztertzen dugun eremuaren arabera, lehen
azaldutako egoera, ez dauka zerikusirik EAE-n edo Euskal Herriko
Iparraldean ematen den egoerarekin. Bakoitzak bere gobernu propioa
duelarik oztopo zein laguntza ezberdinak aurkitzen ditu bidean eta
honen arabera euskara aurrera egiteko borroka ezberdina izan behar da
gauden tokiaren arabera.
Hasteko, EAE-n
euskara, Nafarroan baino barneratuta dago jendartean, biztanleriaren
ehuneko handiago batek badakielako euskaraz, eta ez hori bakarrik,
egunerokotasunez erabiltzen duten pertsonen kopurua ere askoz
handiagoa da.
Honetan gobernuak
eragin handia izan du, ez dugu esan behar haien jarrera euskarari
mesede izugarririk egin dionik, baina herri administrazioak, euskara
normalizatzearren hainbat plan aurrera eraman ditu.
Lehen esan bezala,
gainerako eremu euskaldunetan gertatzen den modu berean, nahiz eta
euskararen ezagutza igo den, honen erabilerak beherantz egin du. 65
urte baino gehiagoko elebidun pertsonen artean % 49 dira euskal
elebidunak, 16-24 urte bitartean, aldiz, %19a. Esan beharra dago
azken urteotan euskal hiztunen kopuruak, gutxi bada ere, gora egin
duela eta hau hobekuntzaren seinale dela esan dezakegu, oraindik bide
luzea dugun arren.
Euskal
Herriko iparraldearekin jarraituz, euskara bizirik dirauela esan
dezakegu, azken urteotan euskaltzaleek hainbat euskarazko irrati,
eskola eta erakunde sortu dituztelako. Frantziar botere politikoak,
euskararen ofizialtasuna onartu eta ezagutu ezean, honi oztopo eta
trabak jartzeari ekin diote eta honek euskararen hedapenaren eza
suposatu du.
Euskararen
erabilerak Ipar Euskal Herrian behera egin du. Eusko Jaurlaritzak
egiten duen inkesta soziolinguistikoak biltzen dituen datuak aintzat
hartuta ikus dezakegu nola hiztunen maila jaitsi egin den hiru euskal
probintzietan (Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroa).
Dakigunez, legealdi
baten bitartez gutxitua dagoen hizkuntza lagundu daiteke, ikasteko
eskaintzak eman, haren erabilera sustatu, euskarazko administrazioak
bermatu, etab. Baina Frantziar gobernua ez da inoiz horren alde egon,
hizkuntza gutxitzearen aldeko jarrera izan du beti eta oztopo ugari
jarri egin ditu. Euskarazko eskolak aurkitzea ez da batere erraza ez
baitago euskarazko hezkuntza eskaintzarik eta beraz gurasoak
erraztasunagatik frantsesezko eskoletara eramaten dituzte askotan.
Urteek aurrera egin
hala euskararen aldeko mugimendu zabaleneko kide, erakunde …
gehienak, ondorio berdin batera heldu dira: Diskurtso berri baten
beharra du euskarak. Euskaldunak ez diren horiengana urrundu
beharrean hurbiltzeko nahiarekin.
Denbora luzean, eta
aldi berean baliotsua ere abertzaletasunaren ardatzean kokatu edo
lotura zuzena ematen zitzaion. Eta egia da ildo honetatik abiatuta
historian zehar hainbat izan direla euskararen alorrean eman diren
aurrera pausoak. Baina diskurtsoaren egokitasuna gizartearen izaera
eta testuinguruak ematen dizkigun baldintzei doa lotuta.
Orain arte, esan
bezala, diskurtsoaren oinarrian abertzaletasuna kokatzen zen eta
honakoa iristen zeneraino iristen zen, baina ez gizarteko arlo edo
sentsibilitate guztietara. Gainera, diskurtso hori arerio
politikoaren armatzat hartzen da.
Diskurtso berri
baten funtzioa ez da orain artekoa, ordezkatzea baizik eta osatzea.
Historian zehar
diskurtso eta aldarrikapenen eraketetarako prozedura ezberdinak eman
dira, kasu honetan berdina da, eta hainbat dira diskurtsoaren
berriketan eragin eta zein parametrotan aritu erabaki dezaketen
aktoreak, besteak beste, euskalgintzak.
Esaterako,
nazioarteak izateak balio erantzia ematen dio planteamenduari:
hizkuntza ekologia, hizkuntza guztiak garrantzitsuak direla, …
Egia da kasu askotan
erakartzeko baino neutralizatzeko dela euskararen aldeko diskurtsoa.
Izan ere, nola da posible kanpo aberastasunak onartzea barrukoei uko
egiten zaien bitartean? Hizkuntza guztiak dira zilegi, baina aldi
berean guztien behar dute dagokien aitortza.
Arestian esan
bezala, hizkuntzaren aldeko diskurtsoak abertzaletasuna izan du
oinarri, horrek gizartearen sektore bat erakartzen zuen bitartean
beste bat aldendu egiten zuen.
Hortaz,
Nazio-estatu baten izenean joanez gero trabak topa ditzakegu,
parametro politikoetara eramanez, komunitate etnokultural bezala
planteatu ordez.
“ Estatutu bat,
nazio bat, hizkuntza bat defendatzen bada ezetz esaten dizute.”
Hala ere,
planteamendu horrekin identifikatua sentitzen dena ez ditu zertan
baztertu. Azken finean bat edo beste, euskara gizartearen osagai bat
bihurtu behar da, etorkizun hurbilean estu ibili ez dadin.
Euskara
despolitizatu ala ez, eztabaida honen erdian argi dagoena maila
politikoan lortu beharreko aldekotasun zabalaren beharra da. Alderdi
gehienek adostu dezaten euskararen alde egin behar dela, euskara
sustatu edo zabaldu nahi bada bederen.
Honetarako, klabe
politikoez gain lehenago aipatutako diskurtsoa zabalagoaren
ideiarekin uztartu behar da.
Euskarak
Instituzioen babesa izateak garrantzia badu ere, euskalgintzak
bestelako aktoreen moduan, badu berezko zeregina. Honen dinamika,
pisu, ahalegin eta ekarpena. Euskalgintzak parametro zabalagoak
baititu: euskararen defentsa.
Diskurtso
berritzailearen ideiarekin batera, alor ezberdinak ukitzea du
helburu, hala nola, etorkinei dagokienez, gizartean integratzea eta
leku duina topatzea hizkuntza batek ematen baldin badie hizkuntza
horren alde egingo dute. Euskaldunok sentiberak gara, kanpoko
pertsona batek euskararen alde ahaleginak egiten ikustean ateak eta
bihotza zabaltzen dizkiogu.
Zapalkuntzak
zapalkuntza, oztopoak oztopo, 80.hamarkadatik aurrerapauso ugari eman
dira Frankismoa erori ondoren erakunde zein elkarte ugari sortu
baitziren euskararen alde egin dutenak.
Lau erakunde nagusi
bereizten dira euskararen alde egiten dituztenak, bakoitza bere
esparruan lan egiten duena:
- Euskaltzaindia, arauak egitea eta zuzentzearen ardura hartzen duen hizkuntza akademia ofiziala da. 1918.urtean sortua.
- Eusko Ikaskuntza, erakunde zientifiko-kulturala da 1918 sortua ere.
- Euskararen etxea, hainbat euskara elkarteen egoitza da Bilbon kokatuta. 2004an sortuta.
- HABE, helduek euskara ikas ditzaten sorturiko instituzioa da, euskaltegien sare baten bitartez lan egiten duena. 1983. Urtean sortuta.
Gainera, elkarte
asko ere sortu ziren, bakoitzak bere esparruan euskararen alde lan
egiten dutenak. Batzuk Euskal Herri osoan egiten dute lan, beste
batzuk aldiz hedadura gutxiago hartuz eremu txikiagoetan zentratzen
dira haien lana aurrera eramateko orduan.
Elkarte batzuk arazo
espezifikoetan zentratzen diren horri bere denbora guztia eskainiz,
beste batzuk aldiz globalizatuago egonik euskararen arazoak bere
osotasunean aztertu eta konpontzen saiatzen da. Hauetatik ezagunenak
EHE, AEK, Kontseilua … Iruñean modu zentralizatuago batez lan
egiten dutenak aipatzear Karrikiri, Zaldiko Maldiko kultur elkartea,
… Elkarte hauek Topagunean biltzen dira, euskarazko elkarteen
federazioa dena.
Elkarte zein
erakunde hauek hainbat ekintza aurrera eramaten dituzte euskararen
erabilera bultzatzearren, honen eredu dira adibidez Nafarroa oinez
(Nafarroako euskal ikastolen aldeko mugimendua) Sortzen Ikasbatuaz
(Iruñeko eskolaren aldeko mugimendua) Korrika (Nazio mailan egiten
den euskararen aldeko mobilizazioa), …
Aurreko
guztia laburbilduz, euskararen Historia luzea kontua hartuz ezin da
euskararen existentzia ukatu , izan ere, euskara milaka urteetan
zehar Iberiar penintsulako zatitxo honetan ibili da beste
hizkuntzekin elkarbizitzen. Euskara herri baten hizkuntza da eta
euskararik gabe herri honen arima galduko litzateke. Beraz, gure
esku dago euskararen biziraupena, horregatik ZAINDU MAITE DUZUN HORI.
Iker España,
Xochitl Karasatorre, Goizeder Cillero eta Aitor Baztarrika
BIBLIOGRAFIA
http://www.berria.eus/albisteak/94373/diskurtso_berria_behar_du_euskarak.htm